Zumarragako ezpata-dantza ipuin bihurtu du Mendizabalek

Fikzioa eta historia, Zumarragako ezpata-dantza eta irudimena uztartuta sortu du Antxiñe Mendizabalek “Zumarragako ezpata-dantza, magia dantza” ipuina. Ilustrazioak Josu Marotok egin ditu. Liburua gaur aurkeztuko dute, 19.00etan, Zumarragako Antioko Interpretazio Zentroan.