Alazne Basañez
Kazetaria
IKUSMIRA

«Ez diezagula begirada lausotu»

Lau euskal herritarretik batek beharrak pasatzen ditu eta elikadura eta arropa edota oinekoetara bideratzen duen gastua murriztu du krisiaren eraginez. Langabezia, lan baldin- tzak, zerbitzu publikoen murrizketak eta egoera ekonomikoa dira arazo larrienak gehienentzat. Deustuko Uniber- tsitatearen Deustobarometro Sozialak ekainaren 23an aurkeztutako datuak dira.

Erakundeak haserre agertu ziren uztailaren 4an, Edesa Industrial-ek konkurtsoaren aurrekora joko duelako eta CNAk ez dielako informazio zuzena eman. 30 langile kaleratzea aurreikusten dute. Langileak «etsita», ez dietelako «etorkizunerako planik» aurkeztu. Atzo Edesaren produkzioa ia erabat gelditu zuen CNAk.

General Electric enpresako Europarako ordezkariak Ortuellako lantegiaren itxiera dakarren berregituratze plana aurkeztu die langileei uztailaren 5ean. Zenbakietan 134 langileren kaleratzea suposatzen du. Enpresak berregituraketa baten beharra adierazi diela eta Gasteizko Gobernua hori «ahalik eta txikiena» izan dadin kolaboratzeko prest dagoela esan zuen Arantxa Tapia sailburuak.

CEL, 254 langile kontsurtso prozeduran.

Xey altzaritegiak enpresa itxi eta 170 langileak kaleratzeko likidazio prozesua aukeztu du uztailaren 6an. «Ez gaude erosotasun gunean», esan zuen Tapiak irratiz, baina «horrek ez diezagula begirada lausotu; enpresa asko oso ondo doaz».

Egunotako titularrak dira, egoera zail baten adierazle, askoren etorkizuna kolokan jartzen duena, baina, antza, horrek ez digu begirada lausotu behar...