Mikel Aramendi
Kazetaria
JO PUNTUA

Pistoladunak eta Bastarrecheren bilobak

Jordan ibaiko uraz bataiatzen dituzte batzuk –gezurra esan ez baziguten, une honetan ordaintzen dugun erregea hala kristautu zuten, materialki–; eta horregatik, jatorrizko hoben guztiak garbituta munduratzen dira sehaskatik. Besteok, ordea, Leteo, ahanzturaren ibaikoekin, edo Limiakoekin, pontera eramandakoak izan behar genuke... iragana guztiz ahaztuta eduki behar dugula ematen duelako. Iturritxikikoarekin eman zidatelako izena edo, memoria erabat galdu ez dutenetakoa izango naiz.

Lehengoan Madrilgo Kongresuan «Mozal legearen» gaineko eztabaidan (?) Ciudadanosekoen bozeramaileak EH Bildukoei leporatzen ziena entzunda bururatu zitzaizkidan bataioaren balizko tasun horiek. Bestela, ulergaitza baita ia dena. «Beren ideiak pistolez defendatzen zituztenen seme-alabak» izatea aurpegiratu zien Saul Ramirez izeneko batek euskal ordezkariei. Berak jakingo (ahal) du nondik datorren, baina nik dakidanez literalki gezurra da hautetsi horiez dioena. Eta zentzu erretorikoan hartu behar badira haren hitzak, pentsa nor ez den Espainian bere ideiak armaz ezarri nahi izandako norbaiten oinordeko... Bueno, ezarri nahi zutena ideiak zirela esateak asko dotoretuko luke batzuena.

Yusti Bastarreche epaileak «Konstituzioaren» alde beren ekarpen «askatzailea» egin eta egun gutxira etortzeak, ordea, gatz berezia ipintzen dio Ramirezen babokeriari. Yusti Pita almirantearen semea baita epailea, eta Bastarreche Diez de Bulnes almirantearen biloba. Eta hauen kasuan, ideiak beste baterako utzita, pistolak lirateke erretorikoak; egiazki erabili zituztenak askoz kalibre lodiagoko metrailadoreak eta kanoiak izan zirelako. Eta Bastarrecheren kasuan oso bereziki. Zibil armagabe iheslarien aurka erabili ere; Malagan 1937ko otsailean, adibidez.

Kalkulatzen da 3.000 eta 5.000 artean hil zituela “Canarias”, “Baleares” eta “Cervera” gurutzaontzietatik tiro eginda. ETAk halako...