KLIK

«Gorbeiako hiru gurutzeak»

Gorbeiako tontorrean dagoen ia 18 metroko eta Eiffel dorrearen itxurako gurutzea han jarritako hirugarrena da, zehazki 1907ko udaberrian; aurreko biak haize eta elur ekaitzek bota zituzten. Horiek eta beste zenbait datu eta bitxikeria ezagutu ahal izango dira igandean Zigoitiko udaletxeko ekitaldi aretoan, 12.00etan, “Gorbeiako hiru gurutzeak” erakusketa gidatuan. Aurretik, Gorbeiako produktuen feria ere egitekoak dira Gopegin.Raul BOGAJO | ARGAZKI PRESS