Besada-Artola bikotea garaile Seguran
Idoia Besadak eta Xabier Artolak osatutako bikoteak –Irura-Pasaia– eskuratu zuen pasa den larunbatean Euskal Herriko 41. Dantza Txapelketako garaipena, Seguran jokatu zen azkenengo saioan.
Bigarren saria Iker Sanzek eta Ane Urruzolak osatutako bikoteak –Lezo-Villabona– eskuratu zuen, eta hirugarren lekuan amaitu zuten lehiaketa Amets Amubietak eta Larraitz Larrañaga azpeitiarrek.
Bestalde, Guillermo Areizaga Saria Ekain Uzkudun eta Laura Bastida azpeitiarrek eraman zuten, eta Arabako Foru Aldundiaren saria Gorka Etxeandia eta Sara Chavesen eskuetan geratu zen –aurten arabar bikote bakarra izan da lehian–. Lapurdiko Euskal Kultur Erakundearen Saria Pierre Latasak eta Miren Arbelbidek eskuratu zuten.
Culture
Telleria, un pueblo burgalés que quiere ser vasco... o suizo
Sujets du jour
La sanidad pública vasca, infradotada e infrafinanciada respecto a la UE
Culture
Haraindi
Sujets du jour
Dauden tresnekin ahal den guztia egiteko borondatea
Sujets du jour