KLIK

Mausitxa, artzain gazta onena

Lehia bizia izan zen atzo Idiazabalen, onenen artean onena nor zen argitzeko. Euskal Herriko 40 gaztagile aritu ziren ahalegin horretan, hain zuzen Agurainen, Axpen, Uharte Arakilen eta Legazpin egindako kanporaketetan txartela lortu zutenak. Epaile lanetan, berriz, arloko 35 profesional, teknikariak eta nazioarteko inportatzaileak. Asko dastatu eta pentsatu eta gero, Mausitxa gaztandegi gipuzkoarrarentzat izan zen sari nagusia.Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS