KLIK

«Maite ditut, maite...»

Ez dira gure bazterrak, ez, eta lanbroa baino, laino trinko-trinkoa da; baina Mikel Laboaren kantu ezagunak zentzurik ez zukeen galduko Hefei-ko (Txinako Anhui probintziako hiriburua) biztanleen ahotan, joan den asteazkenean. Helikoptero batetik hartutako irudi honetan ikus daitekeenez, hiriko etxe-orratzik garaienek larri-larri egiten diote ihes lainoaren itxiturari: gainerako guztia, maindire zuri berezi horren azpian.AFP PHOTO