KLIK

Sahararen alde korrika

Sahararen aldeko Maratoi Solidarioaren 18. ekitaldia izan zen atzo Aljeriako basamortuan, eta 42 kilometroko lasterketan, lehen aldiz, irabazlea Saharako korrikalari bat izan zen: Ahmed Lehsen Sidahmed (argazkian). Hamar kilometroko proban ere garailea saharar bat izan zen: Salah Amaidan. Urtero legez, Euskal Herriko ordezkaritza bat ere izan zen bertan, emaitza aipagarriak lortu zituena: Juan Carlos Salvador bigarren izan zen maratoian.GARA