KLIK

«Bob Barker», Getxon kairatuta

Joan den azaroaren 24an, Zarauzko hondartzan, sei surflari gaztek harean trabatuta geratutako balekumea uretaratu zuten, egoera zailetik salbatuz. Keinu hori eskertu eta saritzeko, Sea Sheperd nazioarteko talde ekologista sonatuak (itsasoen defentsan lan egiten du) ekitaldia egin zuen bart Bilboko Itsas Museoan. Euskal Herrira “Bob Barker” ontziarekin (irudian) etorri dira Sea Sheperd-ekoak: flotako ezagunena du eta bihar arte egongo da Getxon.Luis JAUREGIALTZO | A. PRESS