Jon LEUNDA
Berezkoak

Etxegaraik eta Bilbaok lortu dute lehen puntua

Etxegaraik eta Bilbaok 40 eta 21 irabazi zieten Larralderi eta Iturberi Berezkoen Binakako Txapelketako lehen partida. Agian, irabazi zutenek irabaztea ez zen horrenbesteko ezustea izan, baina bai amaierako emaitza.

Larraldek orain dela bi aste irabazi zuen Buruz Buruko txapela, eta Iturbek gauza bera egin zuen Bigarren Mailan. Orain Binakakoan, Lehen Mailan elkarrekin jarri dituzte, baina gauzak ez ziren ongi hasi eurentzat. Etxegarai eta Bilbao hastapenetik izan ziren nagusi, aurkariei inongo aukerarik eman gabe, leku guztietan nagusi izan baitziren. Bigarren mailakoan, berriz, Elgartek eta Cubiatek 40 eta 35 irabazi zieten Lanberti eta Migueltorenari.

Neurketa orekatua eta emozio handikoa eskaini zuten bi bikoteek. Lehen jardunaldia gaur amaituko da Donibane Garaziko Garat trinketean, 16.00etan. Hasi, Bigarren Mailako partidarekin hasiko da, eta bertan Agirre-Luku bikoa Monze-Lazkanoren aurka arituko da. Jarraian izango da Lehen Mailako partida eta bertan Ospital-Lanbert eta Waltari-Gixandut lehiatuko dira.