KLIK

Mendiko bizikleten Tourra

Mendiko bizikleta lasterketarik entzutetsuena da: Absa Cape Epic du izena, bikoteka korritzen da eta igandean abiatu zen Lurmutur Hirian (Hegoafrika), atariko etaparekin. Zortzi egun dira eta txirrindulariek 658 kilometro osatuko dituzte eta 13.530 metroko desnibela gaindituko dute datorren igandean Val de Viera iristerako. Oraingoz, Manuel Fumic eta Henrique Avancini dira lider gizonezkoetan; Annika Langvad eta Kate Courtney, emakumezkoetan.Rodger BOSCH | AFP