KLIK

Artzainak eta gazta, protagonista

Artzainak eta gazta protagonista dituen Artzain Eguna izan zen atzo Ordizian. Ospakizun honetako argazkietariko bat irudian dugu, artaldeak herria zeharkatzen duen unekoa. Bestea, Idiazabalgo lehen gaztaren mozketa. Jose Mari Goenaga ‘‘Handia’’ filmeko gidoilariak egin behar zuen, baina ezin iritsi, eta Sevillan mozketa sinbolikoa egin zuen. Bere izenean Joseba Usabiaga aktoreak eta bere ama Izaskun Balerdik egin zuten Ordizian.Gorka RUBIO | FOKU