GARA
sokatira

Beste bi domina euskal klubentzat Hegoafrikan

Euskal taldeek beste bi domina atera zituzten atzo Lur Gaineko Munduko Sokatira Txapelketan. Gaztedik zilarra kolkoratu zuen emakumezkoen 540 kiloko mailan, finalerdian Gelderswoude holandarra mendean hartu eta finalean Tai Shi-da Jing Mei Txinako Taipeiko tiralarien aurka galdu ondoren. Goiherrik brontzea lortu zuen gizonezkoen 640koan. Finalerdian ez zuen Engelberg suitzarra gainditu, gero urrea irabazi zuena.

Nafarroako Txapelketa

Nafarroako Aizkolari Txapelketako kanporaketa Uharteko Toki-Alai pilotalekuan jokatuko da igandean. Bederatzi aizkolarik hartuko dute parte: Iker Vicente, Jon Rekondo, Ruben Saralegi, Joxean Etxeberria, Donato Larretxea, Julen Kañamares, Eneko Saralegi, Juan Jose Lopez eta Oier Kañamares. Finala, azaroaren 16an.