KLIK

Sagarpotea: txotx ezberdin bat

Donostiako Topa Sukalderia tabernak ekimen berezia jarri zuen abian atzo (urtarriletik apirilera asteazkenero egingo dute): «Euskal eta latinoamerikar ohiturak uztartuz», sagardoaren kultura goretsiz eta «txotxaren kontzeptua birpentsatuta», Sagarpotea estreinatu zuen. Zerk osatzen duen? Sagardo koktelak eta txistorra taloak. Koktela bezeroak berak prestatzen du «txotxpa!» oihua entzundakoan, upeletik aterako zaion sagardoarekin.

Andoni CANELLADA | FOKU