BEGIRADA

«Women’s power», Trumpen aurrean

Zuriz jantzita eta algara bizian irudikatu dute Alderdi Demokratako ordezkariek AEBetako Kongresura aro berria heldu dela. «Women’s power!» aldarri eginez bertaratu dira Alexandria Ocasio-Cortez, Ilham Omar, Sylvia Garcia eta beste zenbait, Donald Trumpen urteroko hitzaldi nagusiari kontrapuntua jarriz. Azaroko hauteskundeen ondorioz, inoiz baino emakumezko gehiago dago bi ganberetan: 127.