Idoia ERASO
BAIONA

Moneta alternatibo handiena izatea ospatu dute Eusko Egunean

Euskal Moneta elkarteak zer ospatu bazuen igandean, Baionako Elkarteen Etxean. Eusko Egunean, monetaren erabiltzaileak festa giroan elkartzeaz gain, joan den urtean izandako arrakastak goratu eta etorkizunari begira desafio berriak plazaratu zituzten. Egun osoko programazioaz gozatzera mila pertsona baino gehiago hurbildu zire.

Milioi bat eusko gaindituta Europako diru alternatibo erabiliena izatera heldu zen iaz.

Festa izan bazen eguneko protagonista, unerik entzutetsuena goizeko mintzaldia izan zen. “Moneta bat, proiektu politiko bat?” galderari baiezko erantzunak eman zizkioten eremu ezberdinetako parte-hartzaileek. Euskal Moneta elkarteko zuzendari Dante Edme-Sanjurjok monetak «kontrolatzeko erak daukan garrantzi politikoaz» ohartarazi zuen, «moneta politika dela» azpimarratuz.