GARA
Bilbo

Itunpeko ikastetxeetako greba: kaleak bero, bulegoak hotz

EAEko gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeek atzo hasi zuten aste honetarako deitutako lau eguneko grebaldia. Sindikatuen esanetan, %60 inguruko jarraipena izan zuen, aurretik egindako lanuzteen bertsua. Kristau Eskola eta Aice-Izea patronalei gatazkari konponbidea emateko taxuzko neurriak hartzeko galdegin diete zentralek.

Gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileek azken bi ikasturteetan deitutako 18. greba egin zuten atzo, datozen hiru hilabeteetarako deitutako hamar protesta egunetako lehenengoa, eta ELA, LAB, CCOO, Steilas eta UGT sindikatuek patronalei zein Lakuako Hezkuntza Sailari eskatu zieten gatazkari konponbidea emateko.

Atzotik ostiralera bitarte, asteon deitutako lau lanuzte egunetan, 250 itunpeko ikastetxeetako 9.000 behargin daude grebara deituta eta 100.000 ikasleri baino gehiagori eragingo die protestak.

Martxoan (12tik 15era), apirilean (1etik 4ra) eta maiatzean (8 eta 9) deitutako greba egunen lehenengoan, gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileen %60k hartu zuela parte jakinarazi zuten sindikatuek, eta goizean Bilbon egindako manifestazioan 4.000 lagun atera ziren.

Hala, bost zentralen esanetan, azkenengo protesta egunetan izandako jarraipenaren antzekoa izan zuen atzoko lanuzteak. «Honek argi erakusten du greba eta mobilizazioen helburu diren aldarrikapenekiko langileen atxikipena», adierazi zuten.

Alta, beste behin ere, Kristau Eskolak emandako datuak oso bestelakoak izan dira. Patronalaren arabera, atzoko grebak %22ko jarraipena izan zuen; lurraldez lurralde, %31ko jarraipena Bizkaian, %16koa Araban eta %13koa Gipuzkoan.

Proposamen «seriorik» ez

Langileen aldarrikapenetako bat da hamar urtez berritu ez den hitzarmena gaurkotzea eta, hitzarmen berri horretan, enpleguari, soldatei, lan kargei eta langile prekarizatu eta feminizatuenei dagozkien neurri zehatzak aplikatzea eskatzen diete patronalei.

Enpleguari dagokionez, lanpostuei eusteko eta zentroen balizko itxierak kaltetuko lukeen pertsonala birkokatzeko akordioa exijitzen dute. Atzoko mobilizazioan ELAko ordezkari Miren Zubizarretak gogorarazi zuen sektore honetako langileen lan baldintzak «prekarizatu» egin direla azken hamar urteetan eta, ildo beretik, eskatu zuen denbora horretan galdutako erosahalmena berreskuratzeko politikak aplikatzea, zeina, zehaztu zuenez, %13koa izan den.

Hezkuntza Sailarekin eta patronalekin negoziatzeko prestasuna agertu zuten sindikatuek, baina bilera egiteko datarik ez dute lortu oraino. Gainera, nabarmendu zuten urtarrileko zortzi greba egunen ostean alde hauek ez dutela egin «langileen eskaerei serioski erantzungo dien proposamenik» eta, horregatik, mobilizazioekin segitzeko asmoa iragarri zuten.

Itunpeko ikastetxeetako gurasoen elkarteek, aldiz, Lakuari leporatu zioten «hezkuntzarako eskubidea larriki urratzen ari den bitartean beste alde batera begiratzea». Greba deialdi berri honen hasiera zela eta, elkarteetako kideak Gasteizko Legebiltzarraren parean elkartu ziren atzo, Gobernuari galdegiteko sindikatuen eta patronalaren bitartekari izango litzakeen organismo independente bat sor dezala. Ohartarazi zutenez, sindikatuek ikasturte honetan iragarritako greba egunekin beraien seme-alabak eskola egunen %30 galduko dute.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, bestalde, azpimarratu zuen bere saila guraso, sindikatu nahiz patronalekin kontaktuan dagoela, nahiz eta ñabartu zuen itunpeko ikastetxeetakoa «lan gatazka» dela.

Encierro del profesorado de FP, ahora en Bilbo

El profesorado de los centros públicos de FP de la CAV inició el lunes un encierro en el CIFP Txurdinaga de Bilbo para pedir al Departamento de Educación de Lakua una solución para los interinos, a quienes, en base a la aplicación de un real decreto de 2007, se les ha impedido participar en las oposiciones de 2018 a los puestos que ocupan, lo cual «recorta nuestros derechos y pone en peligro nuestros puestos de trabajo».

El 28 de enero, profesoras y profesores se reunieron en Lakua con el director de Personal de Educación, Jon Aguirre, y aunque recalcaron que sus propuestas pueden ser «un punto de partida de cara a las negociaciones venideras», consideran que «no da solución» al conflicto.

El 9 de enero los trabajadores y las trabajadoras emprendieron un encierro en CIFP Mendizabala de Gasteiz y «fruto de esta acción se dieron dos reuniones» con Educación. De cara al siguiente encuentro, acordado para finales de este mes de marzo, han decidido extender su protesta a Bilbo. GARA