Euskal Herriko Itzulia

SIGI-SAGA DABILEN SUGEA, ITZULIKO TROPELAREN ERAKUSGARRI

2019ko Euskal Herriko Itzuliak badu jada kartela, Yolanda Mosquera irudigile arabarrak egina. Iaz, Ilustrazio modalitatean Euskadi Saria irabazi berritan proposatu zion Lakuako Gobernuak lasterketako irudia egitea Mosquerari, eta atzo aurkeztu zuten kartela Bilboko Arte Ederren museoan. Helburua, 36ko altxamenduaren aurreko tradizio bat berreskuratzea, punta-puntako euskal artistei eskatzen baitzitzaien garai hartan Itzuliaren kartela egitea. Mosqueraren lanak ikusizko metafora bat proposatzen du; sigi-saga dabilen sugea ageri da bertan, euskal errepideak zeharkatuko dituen tropelaren erakusgarri.

Raquel MOSQUERA