BEGIRADA

Itsasoaren hondoan, armei erabilera berria

Itsasoa modan dago. Plastikoen zabortegi bilakatu den neurrian, milaka ekimen antolatu dira itsasbazterrak garbitzeko. Baina horrekin ez da interesa bukatu. Orain bere hondoari erabilera berria topatu diote, museo bihurtuta. Jordaniak Itsaso Gorrian, Aqaba inguruan, ur azpiko museo militarra eratu du. Itsasoan uzten dituzten arma horiei arrainek eta beste itsas animaliek emango diete erabilera berria.