BEGIRADA

Arrisku estalia baina bizirik

Pertsonen kontrako mina arma koldarrenetako bat da. Bere helburua ez da hiltzea, biktimak ezgaitzea baizik. Okerrena da arma hauen biktima gehienak zibilak direla, eta asko umeak. Horregatik, 1997an Ottawako Ituna sinatu zuten 156 estatuk minak debekatzeko. Hala ere, oraindik munduan asko gelditzen dira. Irudian, Kanbodia eta Thailandiaren arteko mugan jasotakoen suntsiketa prestatzen.