BEGIRADA

Istilu arrazista larriak piztu dira Hegoafrikan

Bi gauez segidan kanpotarren aurkako protesta eta erasoak egon dira Hegoafrikako Johannesburgo hirian. Atzerritarrek dituzten dendak arpilatu eta zenbait kasuan erre ere egin dituzte protestariek. Aldiro pizten dira horrelako istiluak. Langabezia handia dela medio, bertakoek lanpostuak lapurtzea egozten diete atzerritarrei. Baina oraingo honetan ohikoa baino handiagoa izaten ari da oldarraldia.