KLIK

Turistak erakartzeko kanpaina arriskutsuegia, akaso?

Indonesiako Yogyakarta eskualdean kokatua dago Nglanggeran mendia, 750 metrokoa. Ondoko argazkia bertakoa da. Bertako paisaia, ikuspegia eta ilunabarra zirraragarriak izan daitezkeela ukatzea zaila izango da behin hara igota. Bada, turismoa erakartzeko erreminta gisara erabili dute Andi Ardi orekaria eta “slackline” modalitatea. Tontorren artean, soka gainean oinez, oreka ez galtzea helburu. Batek baino gehiagok nahiko lan izango du tontorreraino heltzen eta irudi honek animatuko al ditu turistak? Ala kanpaina ausart eta trebeentzat ote da? Tira, Everestera igotzea trebezia kontua zela ere uste genuen orain gutxira arte.

Argazkia: Agung SUPRIYANTO | AFP PHOTO