KLIK

Kalymnos, eskalatzaileen paradisua Grezian

Kalymnosek ez du akaso Greziako beste uharte batzuek duten sona, baina eskalatzaileek gorriz azpimarraturik duten izena da. Kirol eskaladan aritzeko tokirik bisitatuenetakoa da mundu zabalean eta milaka lagunek bidaiatzen dute hara bertako hormetan gora jardun eta Egeo itsasoan bainatzeko. Batik bat orain, urrian, Kalymnoseko Eskalada Jaialdiaren aitzakian. Pasa den asteburuan izan da eta, aurten ere, arrakasta handia izan du parte-hartzaile kopuru aldetik. Argazkian hormatik zintzilik ageri den eskalatzaileak parez pare duen ikusmirari erreparatuz gero, ez da harritzekoa ere arrakasta hori.

Argazkia: Aris MESSINIS | AFP