BEGIRADA

Berdintasunaren aldeko argazkia

Kazetarien Euskal Elkargoak deituta, atzo hainbat kazetarik berdintasunaren aldeko argazkia atera zuten, emakume kazetariei komunikabide eta sare sozialetan ikusgarritasuna emateko helburuarekin. Ezinbestekoa da kazetaritzatik ere, komunikabideek jendartean dugun eragina kontuan hartuta, guztion ardura den arnasa luzeko borroka honi ekarpena egitea.