gara, donostia
BEGIRADA

Lanuztea, Joaquin eta Alberto behingoz aurkitzeko

Gaurko hiru orduko lanuztea deitu du Zaldibar Argitu plataformak Eibarren, Ermuan, Zaldibarren, Elgetan eta Mallabian. ELA, LAB, CCOO, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek ere bat egin dute mobilizazioarekin. Ardura guztiak argitzeaz eta herritarren osasuna bermatzeaz gain, Joaquin eta Alberto aurkitzea izango da lanuztearen aldarrikapen nagusia.