KLIK

Bihotza, lurrikarak utzitako zauriak ixteko

Koronabirusaren pandemiarekin nahikoa ez eta joan den martxoaren 22an lurrikara batek astindu zuen Zagreb. Kroaziako hiriburuak 1880koaren ondotik jasan duen lurrikararik indartsuena izan zen, eta kalte garrantzitsuak eragin zituen: ondorioak oso nabariak dira eraikinetan eta zoruan bertan. Zauri horiek sinbolikoki sendatzearren-edo, Ivona izeneko artistak argazkiko bihotz hori josi du hirigunean dagoen etxebizitza baten horman.

Argazkia: ADenis LOVROVIC | AFP PHOTO