BEGIRADA

Harritzarrak banku batean prezintatuta

Dakigula, Covid-19 pandemiak munduan 144.000 pertsonatik gora hil ditu. Drama izugarria eta gainean dugun krisi ekonomikoarekin batera, irudi surrealistak utzi dizkigu. Norbait halakoak biltzen ari bada, bere top ten-ean Ingalaterra iparraldean jasotako hau egon liteke. Edozein modutan, zuhurtziak exijitzen du ideia bat egin baino lehen, geure buruari galdetzea: zertarako?