BEGIRADA

Herrialde garatuetan ere, zer jan izateko ilarak

Mundu osoan zehar, baita herrialde garatuetan ere, izugarrizko ilarak sortzen dira egunotan elikagai-bankuen bueltan. Lanik eta prestaziorik gabe, jendeak orduak pasatzen ditu janari fardel bat jasotzeko. Garai gogorretako irudiak, eta ongizate estatuaren gainbehera islatzen dutenak. Beharbada horregatik, munduko berri agentziek ez dute halako asko zabaltzen.