BEGIRADA

Turismoa: zulo beltz ekonomikoa

Udaberria izan arren, Okzitaniako hondartza honen argazkia esanguratsua da. Pandemiak turismoa (ere) gogor joko du, eta Europar Batasunean Italiako, Greziako eta Estatu espainoleko ekonomiak izango dira kaltetuenak. Turistifikazioa salatu bezainbat goratu da azken urteotan. Gero eta agerikoagoa da turismoaren gainean eraikitako garapen eredua ekonomikoki oso ahula dela.