BEGIRADA

AEBak, tragediaren eta astakeriaren artean

Ameriketako Estatu Batuetan Covid-19ak jota 61.000 pertsona hil eta milioi batetik gora kutsatu dira, tartean konfinamendu neurrien kontrako mugimenduaren lider bat. Pandemia hasi zenetik 30 milioi lanpostu suntsitu dira eta elikadura bankuen kanpoaldean, argazkian ikus daitekeen bezala, auto ilarak sortzen dira. Bestalde, azken egunotan lixiba edateagatik intoxikatutako jende kopurua hazi da. «This is America».