BEGIRADA

Normaltasunera buelta?

Bi hilabete eta erdi berrogeialdi zorrotzenean eman ostean, trafiko ilarak itzuli dira Wuhan hirira. Irudia ez da oso itxaropentsua, baina oraindik oso goiz da «normaltasun berriaz» hitz egiteko. Zer ikasgai aterako dituzte jendarteek pandemiatik? Zer jendarte eredu berri sortuko ditugu? Hurrengo belaunaldiek eskertuko dute erantzun egokiak aurkitu eta berandu baino lehen martxan jartzea.