BEGIRADA

Kanpoko tentsioak barne kohesioa indartzeko

Astelehenean, Turkiako agintariek “Oruc Reis” prospekzio-ontzia Greziarekin lehian dagoen ekialdeko Mediterraneoko eremu batera bidali zuten. Argazkian ikus daitekeenez, Turkiako Armadako ontziek ondo babestuta abiatu zen esplorazio-jarduerak egitera. Recep Tayyip Erdoganek maisuki erabiltzen du kanpoko tentsioa barne kohesiorako. Eta NATO, isilik.