BEGIRADA

Israelen neurrigabekeriak ez du mugarik

Globo su-emaile batzuk jaurti zituzten Gazatik. Palestinarrek gauza sinpleak eskatzen dituzte: argindarra, 20 miliarainoko eremuan arrantzatzeko aukera, bertako produktuak inportatu eta esportatu ahal izatea eta Kerem Shalom pasabidea irekitzea. Zentzuzko eskaerak izanik ere, Israelek ukatu egiten dizkie. Hori gutxi balitz, Gaza airez bonbardatuz erantzun zuen.