BEGIRADA

Mundua, arrazismoaren ispiluaren aurrean

Myanmarko Armadak rohingya etniaren kontrako garbiketa etnikoa abiatu zuenetik hiru urte bete dira. AEBetan igandean polizia zuri batek gazte beltz bati zazpi tiro eman eta gero, protesta gogorrak izaten ari dira. Zeelanda Berrian, iaz 51 musulman hil zituen Brenton Tarrant supremazistaren aurkako epaiketa hasi da. Denak dira arrazismoaren hedapenaren adibide tragikoak.