Ibai AZPARREN
IRUÑEA

Nafar Gobernuari ikasturterako neurriak negoziatzeko eskatu diote

Hezkuntza Komunitatearen Foroak bilera informatiboekin amaitu eta «benetako negoziazioa hasteko» eskatu zion atzo Hezkuntza Departamentuari, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren aurrean eginiko elkarretaratzean. Sindikatu eta eragileek hainbat neurri proposatu zituzten «ikasturte seguru bat bermatzeko».

Hezkuntza Komunitatearen Foroak –hainbat sindikatu, ikasle mugimendu eta guraso elkartek osatzen dute– elkarretaratzea egin zuen Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren aurrean. Izan ere, Hezkuntza Departamentuak erakunde horrek emandako jarraibideak erabili ditu kontingentzia planari dagozkion erabaki asko justifikatzeko.

Ikasturtea astelehenean hasi zen arren, Hezkuntza Komunitatearen Foroak atzo salatu zuenez, Nafarroako Gobernuak ez du «inolako asmorik erakutsi» eragileekin espazio alternatiboen egokitzapena negoziatzeko, ratioak jaisteko, ikasleen arteko distantzia handitzeko eta kutsatzeko arriskua murrizteko. Hori dela eta, «benetako negoziazioa hasteko» eskatu zioten Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariari. Halaber, hezkuntza sistemak «egiazko negoziazioa» behar duela nabarmendu zuten, «ez azalpenak emateko bilerak».

Sindikatu eta eragileek salatu zutenez, gela askotan ez da ikasleen arteko 1,5 metroko gutxieneko tartea errespetatzen edo ikasle bakoitzari ez zaio ematen beharrezko 2,25 metro koadroko espazioa. Gainera, Laneko Arriskuen Prebentzioko Zerbitzuan lanpostua egokitzeko eskatu duten gehien-gehienek, tartean irakasle zaurgarriak edo zenbait patologia dituztenak, ez dutela erantzunik jaso salatu zuten, eta, jaso dutenean, egokitzapen oro ukatu zaiela.

Egoera ikusita, «ikasturte seguru baterako» zenbait eskaera egin zituen Hezkuntza Komunitatearen Foroak, tartean eskoletan erizaintza zerbitzua jartzea eta talde desberdinetako ikasleak biltzen diren geletarako metakrilatozko itxiturak egokitzea. Maskarek komunikazioa zailtzen dutela iritzita, mikrofonoak eskatu zituzten ahots arazoak dituzten irakasleentzat, baita langile denentzako babes maila handiko maskara gardenak ere.

Bestalde, Hezkuntza Departamentuari prestakuntza eta psikologia klinikoko zerbitzu bat eskatu zioten, eta «HEPA iragazkiak dituzten aire-arazgailuak eta karbono-dioxido sentsoreak jartzea airearen berriztatze maila kontrolatzeko». Teleirakaskuntza «oso korapilatsua» denean, sindikatuek eta eragileek irakasle konfinatuak ordezkatzea ere eskatu zuten. Atezaintzako langile gehiago ere exijitu zituzten, ikastetxeko sarrerak, irteerak eta barne-fluxuak hobeki antolatzeko. Gurasoentzat baimen ordainduak eta kontziliazio neurriak ere eskatu zituzten, bai eskoletan bai lanean.

Irailaren 15eko greba EAEn

EAEn, hezkuntza arloko azpikontratetan ordezkaritza duten LAB, ELA, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek bat egin zuten atzo irailaren 15erako deitutako grebarekin, «garbiketako, jantokietako eta garraio zerbitzuetako langileak feminizatu, ikusezin eta prekarizatutako hiru langile kolektiboren parte» direla salatzeko. Azaldu zutenez, deialdiarekin bat egitekoa arrazoia da ez dagoela «ez negoziaziorik ezta neurrien planifikaziorik ere» hiru arlo garrantzitsu horietan.

La hostelería de Gipuzkoa parará 15 minutos para exigir medidas

La hostelería de Gipuzkoa parará hoy a las 11.00 durante 15 minutos para reclamar medidas para el sector y mostrar su solidaridad con la concentración que se llevará a cabo a nivel estatal en la plaza de Cibeles de Madrid a la misma hora.

Hostelería Gipuzkoa subrayó en un comunicado que ha realizado un «enorme esfuerzo económico y organizativo» para adaptar sus establecimientos a las medidas higiénico-sanitarias y restricciones establecidas por la pandemia, unas exigencias que «no han ido acompañadas de un plan de contingencia» para reactivar el sector.

Estas medidas serán reivindicadas por 50 asociaciones entre las que estarán representaciones de Hostelería Gipuzkoa, la Asociación de Hostelería Bizkaia y SEA hostelería-ostalaritza de Araba.GARA