KLIK

Belarrak, abortu legal eta seguruaren alde egiteko

Abortu Legal eta Seguruaren Aldeko Ekintza Globalaren Eguna zen atzokoa eta munduan barrena hori aldarrikatzeko hainbat ekimen gauzatu zituzten eragile feministek eta sozialek. Berez, bezperatik bertatik hasi zituzten protestak toki askotan; argazkian ageri den Argentinako hau, esaterako: abortuak eragiteko landare eta belar sortak eraman zituzten Parlamentuaren atarira, herrialdeko legeria alda dezatela eskatzeko.

Argazkia: Alejandro PAGNI | AFP