Asier ROBLES
bilbo
«

Presoek bizi duten egoera salatu dute 300 legelari inguruk

Euskal presoek bizi duten egoera salatzeko ideologia esparru zabaleko 300 legelari inguruk sinatutako manifestua aurkeztu du Sarek Bizkaiko Abokatuen Elkargoan.

“Juristak demokraziaren alde. Eskubideak espetxean ere bai” izeneko manifestuaren aurkezpenean Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak atzo azpimarratu zuenez, legelariek euskal herritar asko eta haien senideak pairatzen ari diren «samina» salatu nahi dute. «Lehenak beren etxeetatik ehunka kilometrora kartzelan egoteagatik; bigarrenak amaierarik gabeko bidaietara behartuta egoteagatik».

Atzo Bizkaiko Abokatuen Elkargoan egindako aurkezpenean Azkarragak gogorarazi zuen urte asko daramatzatela urtarrilean manifestazio jendetsua eta urtean zehar beste hainbat ekitaldi egiten. «Jarduera horiek guztiek milaka pertsona bildu dituzte, eta, hala eta guztiz ere, Estatuko erakundeek aldaketa txiki batzuk baino ez dituzte egin», deitoratu zuen.

Ildo horretatik, ideologia eta geografia esparru zabaleko 300 legelari inguruk sinatutako manifestuak gogorarazten duenez, egun, «ETA duela hainbat urte desagertu zen arren», euskal presoen %80k baino gehiagok lehen graduan (erregimen itxian) jarraitzen dute, «bizi-baldintza gogorretan, kasu batzuetan malgutasun-printzipioaren bidez arinduta, baina espetxe ibilbidean aurrera egiteko aukerarik gabe».

Gainera, Europako beste estatu batzuetako espetxeetan betetako kondenak metatzea eragozten dela salatu dute legelari sinatzaileek: «Atzeraeraginez aplikatutako legeriaren ondoriozko politika da, Europako beste estatu batzuetan betetako kondena-aldiak metatzeko eskubidea aitortzen zuen jurisprudentziaren kontrakoa».

«Legez kanpokoa»

Manifestua sinatu duten Iñaki Lasagabaster EHUko Administrazio Zuzenbideko katedradunak eta Amaia Goirigolzarri abokatuak testuaren aurkezpenean azpimarratu zutenez, «egungo espetxe politikaren aplikazioaren larritasun handiena legez kanpokoa izatea eta oinarrizko eskubideak ez errespetatzea da».

«Aldarrikapen demokratikoaren aurrean, eskubideak ukatzera mugatzen den jardun politiko bat dago, eta arauetan jasota ez dauden betekizunak asmatzen dituzte –eta hitz hori, ‘asmatu’, azpimarratu nahi dugu-, eskubide horiek betetzeari dagokionez», azaldu zuten.

Ildo horretan, gogoratu zuten espainiar Estatuko eta Europako arau guztiek presoak familia-bizitzarako eskubidea duela ezartzen dutela, «eta eskubide hori baliatzeko ezinbesteko baldintza dela bere familiaren bizilekutik hurbil dagoen espetxe batean izatea destinoa».

Covid-19arekin, are okerrago

Halaber, manifestuaren sinatzaileek salatu zutenez, covid-19aren pandemiak areagotu egin du espetxean dauden pertsonen eta haien senideen eskubideen urraketa. Salatu zutenez, espetxeetako agintariek hartutako neurrien ondorioz «presoak konfinatu dituzte, senideekiko harremanak galaraziz edo zailduz». «Horrek esan nahi du pertsona batzuek ezin izan dituztela seme-alabak ikusi, eta alderantziz, azken sei hilabeteetan», gaineratzen dute testuan.

Hori dela eta, Sareren manifestua sinatu duten legelariek botere publikoei eskatu diete espetxe politika aldatzeko eta presoen eta haien senideen oinarrizko eskubideak errespetatzen dituen politika bat aplikatzeko.

Sei puntu nagusi

Manifestuan presoen eta haien familien egoera hobetzeko sei puntu nagusi azpimarratu dituzte Sarek eta legelariek: urruntze politika bertan behera uztea; gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea, beharrezkoak diren kautelazko neurriak hartuta; covid-19aren pandemiari aurre egiteko, presoen oinarrizko eskubideak gehiago errespetatzen dituzten neurriak hartzea; familia-bizitzarako eskubidea ahalbidetzeko neurriak hartzea; erregimen irekiak, kondena etxean betetzeko aukerak eta baldintzapeko askatasunak azkartzea eta ahalbidetzea; eta presoen oinarrizko eskubideak betetzea eta errespetatzea.

Manifestua sinatu duten pertsonen artean, Euskal Herriko eta Kataluniako legelariak dira nagusi, August Gil Matamala kasu, baina espainiar Estatuko hainbat legelari ere badaude, Martin Pallin, besteak beste. Azkarragak adierazi zuenez, manifestua Euskal Herriko eta Espainiako erakundeei, Kongresuko talde parlamentario guztiei eta euskal presoei igorriko diete.

 

Prisiones anuncia el acercamiento de seis presos

La Secretaría General de Instituciones Penitenciarias ha acordado el traslado de seis presos vascos. Antton Troitiño Arranz será trasladado de la prisión de Estremera (Madrid) a la de Soria; Aitzol Maurtua, de Huelva a Dueñas, en Palencia; Bittor Franco, de Huelva a Estremera (Madrid); Andoni Otegi, de Almería a Logroño; Mikel Arrieta, de Algeciras a Soria; y Agustín Almaraz, de Cádiz a Estremera.

De entre ellos, Troitiño lleva casi 30 años en prisión, esta última etapa con una acusación construida tras su detención en el Reino Unido. Este vecino de Intxaurrondo abandonó el 13 de abril de 2011 la prisión de Huelva, tras haber pasado 24 años encarcelado, pero inmediatamente se desató una campaña mediática y jurídica hasta que fue arrestado por la Policía británica y condenado de nuevo a 5 años, 11 meses y 29 días de cárcel.

Agustín Almaraz fue encarcelado en diciembre de 1995 y sigue preso pese a que en noviembre de 2014 cumplió las tres cuartas partes de la condena. En la misma situación se encuentran Mikel Arrieta y Aitzol Maurtua, que ya han cumplido más de tres cuartas partes de la condena.

Bittor Franco ha cumplido 18 de los 20 años a los que fue condenado. Cabe destacar que Instituciones Penitenciarias ha anunciado su traslado una semana después de la muerte de su padre. Tal como denunció Etxerat, el alejamiento impuesto a los presos y presas vascas impidió que pudiese despedirse de su padre.GARA

Tout sur «