BEGIRADA

Aralarreko lurretan ibilgailuak nonahi

Bost mendi elkartek eta 123 mendizalek ohartarazi dute Aralarreko pistetako langak giltzarik gabe daudela, edozeinek irekitzeko moduan. Hori dela eta, ibilgailuak pistetan eta pistetatik kanpo kontrolik gabe dabiltzala salatu dute. Era berean, Mankomunitateari eta Gipuzkoako Aldundiari eskatu diete ordenantzak betearazteko neurriak har ditzatela, Aralar zaintzeko.