GARA
rangun

Myanmarreko Armadaren estatu-kolpearen kontrako desobedientzia zibila, abian

Martxan da Myanmarren estatu-kolpearen aurkako Desobedientzia Zibileko Mugimendua, eta gero eta atxikimendu gehiago jasotzen ari da; besteak beste, herrialdeko 70 ospitaletako mediku eta langileena. Militarrek Aung San Suu Kyi buruzagia auzipetu dute.

Myanmarreko 70 ospitaletako eta osasun zentrotako langileek Desobedientzia Zibileko Mugimenduaren deialdiarekin bat egin eta lan egiteari utzi diote, Armadaren estatu-kolpea salatzeko. Herrialdeko 30etik gora hiritako 74 osasun zentrotan lan egiten duten espezialista, erizain, dentista, mediku eta osasun-langileek, larrialdi kasuetan izan ezik, ez dutela lanik egingo iragarri dute, buruan zinta gorria dutela (Aung San Suu Kyi agintariaren LND alderdiaren kolorea).

«Demokratikoki hautatutako gobernuari baino ez diogu obedituko», eman du aditzera Magway (erdialdea) eskualdeko ospitaleko zuzendari Aung San Min-ek. Yangon hiriko ospitale orokorreko osasun-langileak bildu eta hiru hatz erakutsiz agurtu dituzte hedabideak, Thailandiako eta Hong Kongeko matxinoen erresistentzia keinua beren eginez.

Deialdia Myanmarreko iparraldeko Mandalay hiriko mediku talde batek egin zuen atzo, «gobernu kolpista baten alde lanik ez egiteko».

«Gaurtik aurrera era baketsuan protesta egingo dugu desobedientzia zibileko kanpainarekin eta mediku kide guztiei gurekin bat egitera dei egiten diegu».

Yangon Youth Network ekintzaile taldeak jarri du abian Desobedientzia Zibileko Mugimendua, estatu kolpeari «berehala erantzuteko». Hasierako orduetan 160.000 atxikimendu lortu ditu.

Gauean, Yangonen, hiri handienean, deitutako lapiko-protestak oihartzun handia izan zuen. Kazola, zartagin eta autoen klaxon hotsek hiri osoa hartu zuten, «Aung San Suu Kyi amarentzat bizi luzea!» eta «Gora Suu ama!» oihuen artean.

Informazio Ministerioak mehatxu egin die herritarrei eta komunikabideei «liskarrik bultza ez dezaten».

Bitartean, Myanmarreko Poliziak Aung San Suu Kyi auzipetzea lortu du, ustez inportazioei eta esportazioei buruzko lege bat hausteagatik. Zehazki, bere etxean gobernukideek eta militarrek soilik eduki dezaketen telefono bat atzemateagatik. Suu Kyi Estatu-kontseilaria da, Armadak ez diolako uzten presidente kargua hartzen.

Astelehenera arte presidente zen U Win Myint ere auzipetu dute militarrek, ustez hondamendi naturalen legea hausteagatik. U Win Myintek eta bere emazteak herrialdeko hainbat eskualde bisitatu zituzten ofizialki pandemia garaian, eta Armadarentzat covid-19a hondamendi naturala da!

Aitzakia horiekin, militarrek giltzapean dute LND alderdiko buruzagia eta haren ondokoa.

Los grupos armados rechazan el golpe

Los grupos armados de minorías étnicas en Myanmar, que controlan alrededor de un tercio de su territorio, condenaron el golpe de Estado y anunciaron que abandonan el proceso de paz porque no tienen confianza en el Ejército. Cuando tomaron el poder el lunes, los generales anunciaron la prórroga hasta finales de febrero del alto el fuego con estas formaciones y aseguraron que quiere continuar las negociaciones de paz con algunos de estos grupos que luchan en las regiones fronterizas. «¿Cómo se puede discutir con él (el Ejército) cuando ha organizado un golpe? No cumple con los estándares democráticos», afirmó el comandante Kharm Sarm, portavoz del Consejo de Restauración del Estado de Shan, en el norte de Myanmar. «En los partidos políticos y en los grupos étnicos armados hemos perdido la confianza en él (el Ejército)», insistió. Con sus acciones, los militares «no muestran ninguna seriedad sobre una solución a la crisis política», estimó, por su parte, la Unión Nacional Karen, que actúa en el suroeste y que pidió la liberación de Aung San Suu Kyi. GARA