BEGIRADA

Eraso homofoboak: nahikoa da!

Hilabete hasieran Basaurin gazte batzuek beste bati eraso egin zioten. Aurreko larunbatean, Zornotzan kuadrilla batek bi gazteri eraso egin zien eta Gasteizko ikastola batean pintada homofoboak agertu ziren. Milaka pertsona atera dira protestan kalera; ederki kostata, jendartearen gehiengoa pertsona homosexualen eskubideen alde kokatu da. Bada garaia homofobia eta jarrera erasotzaileak behingoz eta betiko desagerrarazteko.