BEGIRADA

«Pss, Joe, Raise the Minimum Wage & Tax the Rich»

Uneotan langileak lortzea zail dagoela-eta enpresariek zer egin dezaketen galdetzen diotenean, Joe Bidenek zer aholku ematen dien azaldu zuen atzo: «Pay Them More!» (ordain iezaiezue gehiago). AEBetako presidentea gauzak hain argi esaten entzutea harrigarria da. Eta ondo dago. Soldata minimoa igotzea eta bilioidunei zergak igotzea eraginkorragoa litzateke, ordea.