BEGIRADA

Esnatu da loalditik Indonesiako sumendi aktiboena

Merapi, Indonesiako sumendi aktiboena, esnatu eta errautsak eta laba zabaltzen hasi da, mundua kezkaz begira daukala. Halakoa da sumendien ziklo naturala, luzaroan lo eta bat-batean sua botatzen esnatzea. Ez dago esaterik, ordea, munduan erupzio kopuruak gora egin duela, baina bai munduak sumendiez gehiago dakiela, hobeto eta gertuagotik ezagutzen dituela.