KLIK

Lubaki eta Garcia Vilanovaren «7K»-ko lanak, sarituak

Andoni Lubaki eta Ricardo Garcia Vilanova fotokazetari eta GARA eta NAIZeko kolaboratzaileek hiru domina lortu dituzte Moscow International Foto Awards sari entzutetsuetan. Lubakik Euskal Fondoarentzako Sirian egindako lanagatik «Gatazkak» kategorian zilarrezko eta brontzezko dominak lortu ditu: zilarrezkoa, Washokaniko kanpamenduko haurren argazkiekin, eta, brontzezkoa, Tel Nasrin ateratakoarekin. Garcia Vilanovak Nagorno-Karabakheko gerrako argazkiekin irabazi du urrezko domina «Gatazkak» kategorian.

Argazkia: Andoni LUBAKI