BEGIRADA

Pirinioetako herria

Ohi bezala, Hiru Behien Zerga ospatu zuten atzo 1.760 metroko garaieran. 646 urtez jarraian egin dute ospakizuna toki berean Pirinioen bi aldeetako agintariek. Mendilerroek jendea eta herriak banantzen dituztela esan ohi da. Atzoko ospakizuna lekuko, euskaldunon kasuan, ordea, mendikateak batzen gaitu, Pirinioetako herria garela nabarmenduz.