KLIK

Zaldua erromatar kokagunearen iragan termala

Auritz eta Aurizberri udalerrien artean kokatuta dagoen Zaldua erromatar garaiko gune arkeologikoan aurkikuntza garrantzitsua egin du Aranzadik. Oihane Mendizabal aztarnategiko zuzendariaren hitzetan, «tamaina handiko eraikin bat» aurkitu dute, «azterketa geofisikoek adierazten dutenaren arabera 800 metro karratu ingurukoa». Egindako indusketa lanetan «termetako caldarium edo berokuntza sistemarekin hornitutako bi eremu» ere dokumentatu dituzte.

Argazkia: Jagoba MANTEROLA / FOKU