GARA
2022KO TOURRAREN AURKEZPENA

Kilometro lasai bat bera ere ez duen ibilbidea

Haizea eta galtzada-harriak izango dira protagonista lehen astean; Granon, Alpe d'Huez, Peyragudes eta Hautacam, mendian; eta erlojupeko oso luzea amaieran.

2022an 119 urte beteko ditu Tourrak eta uztailaren 1ean Kopenhagetik abiatuko da, Danimarkako hiriburutik alegia. 120. urteurrena ere ortzi-mugan dago, Bilbotik abiatuko dena, hain zuzen ere. Dena dela, atzo hurrengo edizioa aurkeztu zuten eta zenbait berritasun badira.

Granon eta Alpe d'Huez mendateen itzulera eta Peyragudes eta Hautacam klasiko piriniotarrak nabarmentzen dira lau mendikate (Vosgeak, Alpeak, Erdialdeko Mendigunea eta Pirinioak) eta lau herrialde (Danimarka, Estatu frantsesa, Belgika eta Suitza) zeharkatuko dituen lasterketa bihurrian.

Lauak diren sei etapa, zazpi gorabeheratsu eta sei goi-mendikoak; bost maldan gora amaitzen direnak; banakako bi erlojupeko... 3.200 kilometro baino gehiagoko ibilbidea osatuko dute txirrindulariek eta uztailaren 24an Pariseko Eliseoko Zelaietan egin ohi den ibilaldiarekin amaituko da.

Haizea eta galtzada-harriak izango dira lehen asteko epaileak, eta jada klasiko bilakatzen ari den La Planche des Belles Fillesera igoz, mendiko lehen helmuga izango denarekin, iritsiko dira lehen atsedenaldira.

Lasterketa 11 kilometroko erlojupekoak abiatuko du, Kopenhagen, eta hurrengo bi etapetan haizea izango da protagonista, Danimarkak dituen itsas zubiak zeharkatuz. Baita Estatu frantsesera iritsi ondoren laugarren etapan ere, zati batean Mantxako kanalaren paretik doanean. Eta bosgarrenean galtzada-harriak agertuko dira: 19 kilometro 11 sektoretan banatuta, horietako bost berriak.

Bigarren astea, neurri batean Suitzan garatuko dena, Alpeek markatuko dute. Alpeek funtsezko bi une dituzte: 1986an bakarrik igo zen Granon mendatea (11,3 kilometro %9,2ko batez besteko pendizarekin) eta Alpe d'Huez mitikoa, lau urtez ibilbidetik at egon ostean. Bi egunetan Galibier igoko dute aurrez, eta 21 bihurgune famatuen mendatea uztailaren 14an ipini dute, Estatu frantseseko jai nazionalaren egunean.

Hirugarren astean, Erdialdeko Mendigunean zeharkaldi bat egin ondoren, Tourra Pirinioetara iritsiko da, bi helmuga goian dituztela, Peyragudes –Aspin, Ancizan eta Louronen ondoren– eta Hautacam –Aubisque eta Spandellesen ostean–. Dena azken erlojupekoari begira geratuko da, 40 kilometro gorabeheratsuko ibilbidea Rocamadour santutegian amaituz.

«Tranpa asko dituen Tourra da. Leku askotan gal daiteke denbora eta, jakina, mendira joan beharko da irabaztera», esan zuen Christian Prudhomme probako zuzendariak.

Antolatzaileek amaiera gorabeheratsuak bilatu dituzte, txirrindulari indartsu eta ausartentzat aproposak, hala nola Mathieu van der Poel herbeheretar, Wout van Aert belgikar eta Julien Alaphilippe frantziarrarentzat (azken bi Munduko Txapelketen irabazlea.

«Txirrindularitzako Federer, Nadal eta Djokovic ditugu, aprobetxatu egin behar dugu», esan zuen Prudhommek, eta bere profilerako lau etapa on aipatu zituen: Lownykoa (6), Lausanakoa (8), Megevekoa (10) eta Menden amaitzen dena (14).

El Tour femenino tendrá en su estreno ocho etapas y 1.000 kilómetros

La primera edición del Tour femenino, cuyo recorrido también fue presentado ayer, echará a andar el día de la llegada a París del masculino y ha sido diseñado por los organizadores con la intención de perdurar en el tiempo. Las corredoras completarán en ocho etapas algo más de 1.000 kilómetros entre la Torre Eiffel, que marcará la salida de la edición, y La Planche des Belles Filles, la ya mítica cima de los Vosgos como punto final.

En el trayecto, cuatro etapas llanas, incluida una original travesía por caminos sin asfaltar entre los viñedos de la Champaña, dos accidentadas y dos de montaña, con una llegada en alto como colofón. En cinco de las ocho etapas el pelotón efectuará un circuito en el tramo final, para atraer más la atención del público.

«La idea es aprovechar el tirón mediático del Tour masculino para atraer la atención mediática sobre el femenino», indicó el director de ciclismo de la organización, Christian Prudhomme, aunque de la prueba femenina se encargará la excampeona de Francia Marion Rousse, un rostro popular por haber sido comentarista en la televisión francesa. «La idea es encontrar el equilibrio económico para que, algún día, podamos celebrar el centenario de la prueba», añadió Prudhomme.GARA