BOXEOA

«MORGAKO ERREBOLBERRAK» PUN! EGIN ZUEN.

Bederatzigarren «round»-ean lortutako KO batekin irabazi zion ostiral gauean, Bilbao Arenako 4.000 ikusleen aurrean, Kerman Lejarraga bizkaitarrak Jack Flatleyri. Ingelesaren aupegira joandako eskuinkada gogorrari esker, Europako superwelter titulua gordetzea lortu zuen 29 urteko kirolariak, zeinek 34 garaipen dituen, horietako 25 denbora agortu baino lehen.DAZN-EUROPA PRESS