Jon ORMAZABAL
PILOTA

Iazko partida epikoak Binakakora ekarri dituzte Altunak eta Lasok

Nafarrak eta Imaz sendo eta fresko batek esku-eskura izan zuten garaipena 17-21 aurreratua, baina Aspekoek lehia irauli zuten.

ALTUNA-MARTIJA 22

LASO-IMAZ 21


Emaitza batzuen gustukoagoa izango zela alde batera utzita, nekez eska dakioke zerbait gehiago urteko lehen estelar handiari; joko ona, erakustaldiak, emozioa, polemika –epaileek ontzat eman zuten 17-19 zirela Imazek bigarren botean eramandako pilota bat–, arazo fisikoak, azken uneko iraultza markagailuan... hurrengo 12 hilabeteetan datorrenaren erakusgarri badira, pozik egoteko moduan gara pilotazale denak.

Hori bai, atzoko Astelenako estelarrak iazko urteak utzitako onenaren jarraipena izan zirela esan genezake; 2021eko unerik gogoratuenak Jokin Altunak eta Unai Lasok buruz buru jokatutako partidak izan baziren, 2022ko binakako lehen honek ere aurreko horien gidoi eta emaitza bera izan baitzituen. Lasok eta Ander Imaz sendo eta fresko batek garaipena esku-eskura izan zuten partida guztian aurretik joan ondoren 17-21 ere aurreratu zirenean, baina azkenerako, behetik gora nabarmen eginda, Altuna III.ak eta lehertuta amaitu zuen Julen Martijak eraman zuten garaipena, sailkapenean atzoko arerioekin launa punturekin berdinduz.

2022 honetarako, pazientzia izango da denok zakuka beharko dugun dohain horietako bat, eta Altuna-Martijak biltegia ondo beteta dutela erakutsi zuten, lehen tantotik erabat maldan gora jarri zitzaien partida aurrera atera ahal izateko. Izan ere, hasiera-hasieratik Baikoko bikoteak beste txispa bat zuela erakutsi zuen. Aurrean zein atzean, pilota beste abiadura batez irten zen Laso eta Imazen eskuetatik eta Aspekoek partida atzetik aurrera ikusi behar izan zuten Lasoren azken pilotakadak txapan jo zuen arte.

Aurrean, Unai Lasok sotamanoz eta baita botez ere, zuloak irekitzeko gaitasun itzela erakutsi zuen. Imazek ere, bizkarra askotxotan erakutsi zion partidetan sartzea kostatzen zaion Martijari eta, jokatzeko bazegoen ere, Altunak zailtasun handiak zituen jokoa bere aldera eramateko eta urdinek ondo bideratu zuten partida 7-11 edo 9-15 aurreratuta.

Unerik kritikoenetako batean eskatutako atsedenalditik indartuta irten ziren, ordea, Aspekoak. Ordurako partida asko gogortua zegoen, pilotek ere distira galdua zuten eta Altuna eta, bereziki, Martija kantxan gero eta erosoago aurkitu ziren.

Hala ere, garaipenera heltzeko beste bi une kritiko ere gainditu behar izan zituzten: Martijaren arazo fisikoak eta epaileen huts handi xamar bat.

Erkiaga y López disputarán la final del Individual

Aritz Erkiaga e Imanol López disputarán la final del Individual de cesta que se disputará el viernes 7 en Berriatua tras deshacerse de Arbe, y Laduche, respectivamente en las semifinales disputadas el jueves por la noche. De ganar, sería la segunda txapela individual para el de Ispaster, y la tercera para el de Zumaia.

El actual campeón, Jokin Arbe, no podrá defender su txapela. Pero cayó contra Erkiaga, y en el desempate 1-2 (4-12, 12-6 y 0-5). El joven getariarra Laduche tampoco pudo con Imanol López. Pero en los dos sets estuvo a punto de ganar 2-0 (12-9 y 12-11). Erkiaga es mucho Erkiaga y López es mucho López. Pero valoremos también a esos otros pelotaris.

Erkiaga, favorito ante el campeón Arbe, fue muy superior en el primer set. Jugando perfecto, ganó fácil 12-4. Con la pelota aún sin calentar, a Jokin le costó llegar a rebote y tampoco anduvo demasiado fino a la hora de rematar. Las cosas cambiaron en el segundo, con la pelota calentada, Jokin empezó a arriesgar y remató muy buenos costados. Tras un inico igualado 6-6, Arbe logró una tacada de seis tantos 6-12. Pero la racha de Jokin se acabó con el saque de Aritz. Al haber hecho más tantos que el adversario, el pelotazo inicial del tercer set le correspondió a Erkiaga, y ahí estuvo la clave. Aritz jugó a placer y con cinco tantos seguidos, 0-5, logró clasificarse a la final.

Imanol López y Ludovic Laduche jugaron un muy buen partido. Muy peleado, con muchas alternativas y sin un claro dominio. López sacó el partido adelante, pero sudando la gota gorda. El partido se decidió en los pequeños detalles y en los momentos clave, Imanol sacó su carácter de campeón. Muy buen partido de los dos, más aún, siendo en formato Individual.

En pala, Necol-Urrutia son los primeros finalistas de la Liga Kutxabank tras conseguir el pase directo como mejores clasificados de la liguilla. Por otro lado, Gaubeka-Cambos y Fusto Del Río se jugarán el otro billete en la semifinal que los enfrentará el sábado 8. GARA