Dabid LAZKANOITURBURU

ISISen eraso batek hainbat preso askatu ditu Siriako Kurdistanen

Estatu Islamikoak (ISIS) indar kurduen kontrolpean dagoen kartzela baten aurkako erasoa egin zuen ostegunean Siriako ipar-ekialdean. Horri esker, erakunde jihadistako hainbat presok ihes egin zuten. Kurduek aspaldi ohartarazi dute ezin dutela beren gain hartu milaka eta milaka jihadisten eta haien familien kartzelatze eta zaintza.

Giza Eskubideen Siriako Behatokiak (GESB) iragarri duenez, Estatu Islamikoak (ISIS) eraso egin zion ostegunean kurduen kontrolpean dagoen Ghwayran espetxeari, Al-Hasaka hirian. Siriako ipar-ekialdean dagoen Al-Hasaka eskualde kurduko hiriburuan dago kartzela, preso jihadistak giltzapetuta dituenen artean handienetakoa.

Erasoa kartzela inguruan lehergailuz beteta zegoen auto batek eztanda eginda hasi zen eta ISISeko hainbat ekintzaile tiroka hasi ziren Siriako Indar Demokratikoen (FSD) aurka. Beste eztanda bat ere entzun zen.

Ameriketako Estatu Batuen (AEB) hegazkin militarrek bengalak jaurti zituzten inguruak argiztatzeko eta kurduen erantzuna samurtzeko.

GESBek ziurtatu du hainbat presok ihes egitea lortu zutela. Kurduek osatzen duten FSD taldeak erasoa izan dela onartu zuen, baina ez zuen ihesaldirik izan zela baieztatu.

2020ko martxoan Ghwayran auzoan dagoen kartzelan matxinada bat egon zen eta eraikuntzaren alde bati su eman ondoren ihes egin zuen preso jihadista talde batek.

Egoera oso larria

ISISen milaka ekintzailek eta senidek kurduen kontrolpean gainezka dauden kartzeletan eta errefuxiatu eremuetan jarraitzen dute. Jihadistak 12.000 inguru dira, 50 bat herrialdetakoak.

Siriako iparraldeko hainbat eskualde kurdutan agintean dagoen Gobernu autonomoak aspaldi ohartarazi du ezin dela betirako haien kargu egin eta dei egin die munduko herrialdeei beraien hiritarrak aberriratu ditzaten. Gutxik egin dute orain arte eta atentatu jihadisten beldur diren Mendebaldeko herrialdeek ez dute ezer jakin nahi.

AEBen Armadaren babesarekin eta haren hegazkin bonbaketarien laguntzarekin, milaka kide galdu zituen FSD ISIS erakunde jihadistari gailendu zitzaion eta 2019an, Siriako ipar-ekialdeko Deir Ezzor-eko probintzian, Baghouz herrian zuen azken gotorlekutik bota zuen.

Hala ere, eta Siriako erdialde-ekialdeko basamortu handia eta orografia baliatuz, jihadistek eraso egiten diete sarritan bai kurduei eta baita Damaskoko erregimenaren alde egiten duten soldaduei eta milizia xiitei ere; Hezbullah eta Iranen agindupeko afganiar miliziak tartean.

Homs erdialdeko probintziatik Deir Ezzoreraino, Irakeko mugan, zelula lokartuak ditu ISISek, erasotzeko prest.

Jihadistek kalifa-herri islamikoa eratu zuten 2014an Irak eta Siriaren artean, azken herrialde horretan erregimenak 2011n herri matxinadari tiroka erantzun ondoren sorturiko gerra zibila aprobetxatuz.

Amaierarik gabeko gerrak 500.000 hildako eragin ditu eta Siriako biztanleen erdiek etxetik ihes egin behar izan dute, beste eskualde batzuetara edo erbestera. Egoera guztiz ustelduta dago herrialde arabiarrean.

Los yihadistas multiplican sus ataques en Irak y Afganistán

Al menos once militares iraquíes, entre ellos un oficial, murieron ayer en un ataque del ISIS en la provincia de Diyala, situada en el este del país.

El gobernador de Diyala, Muzana al-Tamimi, aseguró que los yihadistas llegaron desde la provincia de Saladino y apostó por controlar los 65 kilómetros de frontera con visores nocturnos y vallas.

Irak anunció la victoria sobre el ISIS en diciembre de 2017, cerca de tres años después de que se hiciera con parte del país y de Siria y proclamara un califato, si bien las células durmientes han perpetrado decenas de atentados.

En el este de Afganistán, la gente vive aterrorizada por los atentados del ISIS, las represalias talibanes y la aparición de decenas de cadáveres de ejecutados en las riberas de los ríos.

El ISIS, marginal en Afganistán, cobró impulso por las deserciones que siguieron a las negociaciones de los talibán con EEUU, y se ha visto reforzado, con la llegada de aquellos al poder, tras el vaciado de las cárceles. Tiene su bastión en Jalalabad y en Nangahrar, y hasta 4.000 combatientes, que han perpetrado 90 ataques y atentados desde setiembre, con los talibanes como objetivo.

Estos han respondido con redadas masivas y ejecuciones. Y, entre los 150 cadáveres en las cunetas, la mayoría yihadistas, pero también defensores de los derechos humanos y activistas críticos con los talibanes. GARA