Ane URKIRI ANSOLA
OSASUNA

Sadarrek denboraldiko hirugarren garaipena ospatu du

Sasoiko zegoen Vila-real mendean hartu dute gorritxoek, 63. minutuan Chimy Avilak eginiko golari esker. Emeryren taldea arriskutsua zela agerian geratu da hasieratik, baina gorritxoek ondo landu dute garaipena eta hiru puntuak etxean gera daitezen borrokatu dira.

OSASUNA 1

VILA-REAL 0


Sadarrek eskertu zuen, ondo eskertu ere, beste garaipen bat ospatzea. Aurtengo denboraldian, Osasunak soilik hiru aldiz irabazi du etxean eta azkena, atzo arratsaldean izan zen. Ordu aproposean, gainera, egun osoko ospakizuna egin nahi zuenarentzat. Etxean hiru garaipeneko balantzea oso pobrea da talde batentzat baina, egiari zor, Osasuna sailkapeneko leku lasaian zegoen atzoko partidara arte ere. Hori bai, bi porrot jarraian batu ostean, edozein mamu uxatzeko, Vila-reali irabaztea bezalakorik ez dago. Gainera, goialdean dauden taldeen aurka lortu duen lehen garaipena izan zen atzokoa. Ondo landua, ondo borrokatutakoa eta, zergatik ez, baita merezitakoa ere.

Lehendabiziko zatian, Vila-real arriskutsuagoa izan zen eta hori ere onartu behar da. Gutxi falta izan zitzaion Sergio Herrerak defendatutako atea gainditzeko, baina atezain gorritxoa oso adi ibili zen une oro, lehendabiziko minututik azkeneraino. Herrerak geldiketa paregabea egin zuen Yeremi Pinoren erremate batean eta minutu batzuk lehenago Estupiñanen jaurtiketa gurutzatua gelditu ezin izan bazuen ere, gola baliogabe geratu zen jokoz kanpokoagatik. Jokaldi ona osatu zuten kanpokoek, baina ezerezean geratu zen.

Bitartean, Osasuna geldikako jokaldien bitartez min ematen saiatzen zen, baina David Garciak ez zuen asmatu Rulliren akats baten ostean, ezta lehendabiziko zatiko azken korner erdiraketan ere.

Aldaketa taktikoa eta gola

David Garciaren gaitasuna geldikako jokaldietan aski frogatua geratu da aurtengo denboraldian; noski, atzo ere gola bere burutik etor zitekeen baina, azkenean, ondo eraikitako jokaldi batean iritsi zen abendutik golik egin gabe zegoen Chimi Avilaren gola, garaipenaren gola, alegia. 

Bigarren zatian, Vila-real agintzen saiatu zen arren, gehiago kostatzen zitzaion arriskua sortzea. Hein handi batean, Jagoba Arrasatek eginiko aldaketa taktikoa izan zen horren errudun. Javi Martinez erdiratu zuen, Moncayolarekin bikotea osa zezan; hala, Torro geratu zen euskarri bakar gisa eta Chimy eskuin hegalerago mugitu zen.

Hain zuzen ere, Torrok ostu zuen baloia zelai erdian eta Martinezek gidatu zuen ertzeraino, Ruben Garciaren korrikaldiaren zain. Honek erdiraketa paregabea jarri zuen bigarren zutoinera, bertan Chimy Avilak, bakar-bakarrik, baloia sareetara bidal zezan. Burukada bikaina izan zen argentinarrarena, Geronimo Rullirentzat kasik ezinezkoa.

Erreakzionatu beharraren beharraz, aulkian zeukan guztia zelairatu zuen Emeryk –Trigueros, Chukwueze eta Dia– baina, presaren presaz, kasik bigarren gola ere jaso zuen. Budimirren gola, baina, baliogabe geratu zen. Jagoba Arrasatek defentsa lerroa eta zelai erdia indartu zuen hiru puntuak etxean geratzeko eta lortu zuen, ondo lortu ere.

Arrasate: «Hemos hecho un gran esfuerzo»

El entrenador de Osasuna, Jagoba Arrasate, indicó que su equipo hizo un «gran partido y un gran esfuerzo» para vencer al Villarreal e irse a casa «felices», también gracias en parte a una «gran afición».

«Hoy sí que hemos hecho feliz a la gente, lo más bonito que tiene esta profesión. Se lo debíamos y el equipo ha hecho muchas cosas bien. Los jugadores estaban liberados un poco por todo», manifestó.

Comentó que el Villarreal, que venía de hacer 5 goles, «te obliga a defender con todos», algo contra lo que luchó su equipo con la entrada de Aridane en los minutos finales para amarrar el triunfo –el tercero como local– y así llegar a los 35 puntos.GARA